BESTEAK ETA NI: 4. ETA 5. SAIOETAKO HAUSNARKETAK
4. SAIOA: HAUSNARKETA.
Aurreko saioan tolerantzia, errespetua eta enpatiari buruz aritu gara. Ariketa ezberdinen bidez, termino hauen definizoa barneratzea eta desberdintzea lortu dugu, ariketa hauen helburuetako bat kontzeptu hauek hobeto ulertzea izan baita. Bestalde, gure ikuspuntu kritikoa eraikitzeko aukera izan dugu, eta gainera.
Saio honetan, tolerantzia, errespetua eta enpatia zer diren galdetu ziguten eta hauei definizio bat eman behar izan genien. Honekin, bakoitzak zein ideia edo bururapen dauzkagun jakiteko modu egokia dela pentsatzen dut, ondoren, definizio zehatzarekin alderatuta dauzkagun ideiak zeintzuk diren jakiteko.
Gure enpatia eta tolerantzia maila zein den neurtzeko asmoarkein, bi post it-etan zenbaki bat jarri behar genuen, gure tolerantzia, errespetu eta enpatia maila zein den idatziz, irakasleak jarritako esaldi batetan oinarrituz. Bukaeran, berriro ere esaldi berdinen inguruko enpatia, tolerantzia eta errespetu maila neurtzeko edo aldatuko genukeen jakiteko asmoarekin post it berriak eman zizkiguten. Honekin, konturatu ginen, hasieratik bukerara igarotako denbora horretan pertsona askok haien iritziak zeharo aldatu zituztela hasieratik bukaerara, azkenean, tolerante edo enpatikoak ez zirelako hainbeste kontsideratzen eta honen inguruko hausnarketa egiteko aukera eduki baitzuten.
Ondoren, hau lantzeko nahiarekin, gazteen eta ertzainen gaur egungo asunto edo egoerari buruz egon ginen mintzatzen, honekiko geneuzkagun ideiak azaleratuz. Gainera, irakasleak bi alde hauetatik zein sentitzen genuen gertuago eta urrunago azaltzeko eskatu zigun, eta bi alde hauek eduki ditzaketen alderdi positibo eta negatiboei buruz hausnartzeko ere. Honekin batera, ertzaintzarekin zerikusia zuten albiste eta iragarki batzuk ikusi eta irakurri genituen.
Ariketa hauekin kontzienteagoa izan naiz ez dela batere erraza pentsatzen dugun guztiarekiko edo gure kontran daukagunarekiko tolerantea izatea, eta ariketak egin ahala, nire tolerantzia eta besteekiko eduki dezakedan errespetuari buruzko hausnarketa egiteko aukera izan dut.
Azkenik, irakasleak pertsonai ezberdin askoren argazkiak erakutsi dizkigu, eta hauetako bi aukeratzeko eskatu digute, edota guk nahi genuen pertsonaia aukeratu genezake. Argazkietako pertsonaietako batekin kafe bat hartzeko aukera izango bagenu, zein aukeratuko genukeen galdetu digute, eta gainera, horietako zeinekin ez genukeen kafe bat hartuko. Aukeratu dugun eta aukeratu ez dugun pertsonaiek dituzten alderdi positibo eta negatiboak adierazteko ere eskatu digute.
Ariketa honekin batez ere konturatu nahiz ez naizela nik uste nuen bezain tolerantea. Batez ere, kafea berarkein hartuko ez nukeen pertsonarekiko aukeraren baitan konturatu naiz badaudela pertsona asko, beraien pentsamolde eta ideologiak direla eta, ez dutela nire errespetua merezi, beraiek besteon ideiak errespetatzen ez dituzten antzera.
Aurreko ideia guztiak kontutan hartuta eta behin ariketa hauek burututa, konturatu naiz ez naizela nik uste nuen bezain tolerantea eta ezin dudala edozein pentsamenduekiko errespetua izan. Ulertzen dut badaudela ideologia eta pentsamendu anitzak, eta askorekiko tolerantzia eta errespetua erakutsi beharko genukeela. Baina, dena den, uste dut badaudela pentsamolde asko ezin ditudala errespetatu, batez ere, gizakien eskubideen kontra joan daitezkeen pentsamendu eta iritziei dagokienez.
Pertsona guztiok izan ditzakegu iritzi eta pentsatzeko modu ezberdinak eta guztiak izan beharko lirateke onartuak edo ulertuak, baina ez dut uste guztiek errespetu edo tolerantzia merezi dutenik, horregatik, saio hauei esker, konturatu naiz agian ez garela uste dugun bezain toleranteak eta errespetutsuak.
5.SAIOA: HAUSNARKETA
Aurreko saioan, emigazio eta inmigrazioari buruz hitz egin dugu, hitz hauek landuz, ezagutuz eta hauei buruz hausnartuz. Horretarako hauek ulertu behar izan ditugu, bakoitzaren esanahia barneratuz, ondoren aipatuko ditugun zenbait ariketa eginez.
Saioari hasiera emateko, lehendabizi taula bat osatu behar izan dugu non bertan enmigrante eta inmigrante terminoak gure hitzekin definitu ditugu eta ostean, nahi genuen edota burura etorritako inmigrante baten adibidea plasmatu behar izan dugu paperean. Adibide horrekin erlazionatuta, pentsatutako pertsona/ talde horien jatorria, azal kolorea, hizkuntza, erlijoa, maila ekonomiko soziala eta generoa zein den adierazi dugu, gure egunerokotasunean eta pertsona/ talde horrekin harreman afektiborik dugun esanez. Behin hau eginda, gure burua non kokatzen dugun ikusteko aukera izan dugu, hau da, gure aurreiritziak antzemateko eta hauetaz hausnartzeko denbora izan dugu. Zaila dirudien arren, guztiok pertsona beltzarana eta gizonezkoa irudikatu dugu, hauek maila sozio-ekonomiko baxua dutela haintzat hartuz.
Hau guztia kontuan hartuta, hainbat ondorioetara iritsi gara. Izan ere, inmigrate hitza entzuterakoan, maila sozio-ekonomiko baxua duten pertsonekin erlazionatzeaz gain, pertsona beltzaranekin lotzen dugu automatikoki, baina gure inguruko edozein izan daitekeelaz ohartu behar gara.
Jarraitzeko, arestian aipatutakoarekin zerikusi zuzena duten zenbait bideo desberdin ikusi genituen. Gure atentzioa deitu dute, izan ere, pelikula askotan gaizto papera duten edo etsaiak diren pertsonaiak beltzaranak dira. Guzti hau, gure gizartearekin lotura zuzena du, hain zuzen ere, historian zehar beltzaranak gutxietsita egon dira, esklabutzat hartuz momentu askotan. Honekin lotuta, ikusitako beste bideo batek aho-zabalik utzi gaitu. Bideo honetan, haurrak bi panpinen parean agertzen dira eta zenbait galdera formulatzen zaizkie; zein da panpin txintxoa? eta gaiztoa? zure antzekoa?... Estereotipo hauek txiki-txikitatik barneratuta ditugula konturatu gara, haur hauek panpin beltzarana gaiztotzat hartzen baitute uneoro. Honen eragileetako bat lehen aipatutako pelikulak dira, pelikula sexista, razista eta estereotipatuak, non haurren arreta bereganatzen dute baliogarriak ez diren balioak transmitituz.
Beraz, aurretik aipatutakoa aintzat hartuz, burutu ditugun jarduerak baliogarriak izan direla uste dugu, gai hau lantzea interesgarria iruditzen baitzaigu aurreiritzien eraketa saihesteko. Kasu honetan, inmigrante eta emigrantei buruz ditugun aurreiritziekin jarduteak lagungarria izan da, honekin, ulertu dugulako oraindik prejuizio asko ditugula barneratuta migranteekiko. Horregatik, ariketa hauek burutzea eta honi buruzko hausnarketa egitea onuragarria da, pixkanaka aurreiritzi hauek ezabatzeko aukera emango baitigute etorkizunean.
Carballa Perez, Maialen.
Fernández Ruiz, Jessica.
Fernández Sánchez, Laura.
García Pérez, Carla.
Hurtado Maniega, Laura.
GA1
Comentarios
Publicar un comentario