KIKE AMONARRIZEN HITZALDIA
KIKE AMONARRIZEN HITZALDIAREN HAUSNARKETA
Kike Amonarrizen hitzaldia entzun eta gero, hainbat gauzetaz ohartzeaz gain, zenbait ondorio atera ditugu. Izan ere, gaur egun, euskal eskoletan geroz eta aniztasun handiagoa dago hizkuntzei eta kulturei dagokienez. Honek, hizkuntzen aniztasun eta kultura aniztasun handia egotea dakar.
Hasteko, Kike Amonarrizek aipatu zuen bezala, euskarari dagokionez, maila baxuago batean kokatzen dugu, gaztelera eta ingelesa honen gainetik ipiniz. Honek, euskararen minimizazio edo desbalorizazioa ekartzen du, ingelesa eta gaztelania maila altuago batean ipintzen ditugulako. Honen ondorioz, oso garrantzitsua kontsideratzen dugu euskararen erabilera bultzatzea, hau baztertuta gera ez dadin, eta pertsona gehiago honekin familiarizatu daitezen.
Ildo beretik jarraituz, funtsezkoa iruditzen zaigu gure generazioak eta hurrengoak, euskararen erabileran urrats eta pauso sendoak ematea. Izan ere, urrats sendo hauek ematen ez badira, hurrengo belaunaldiak helduek euskara erabiltzen ez dutela ikusiko dute, hitz egiten edo mintzatzen dakiten arren. Horregatik, euskal gizarteak gainditu beharreko erronka bat izan daiteke. Beraz, euskaraz dakitenek euskaraz mintzatzea eta honen erabilera bultzatzea berebiziko garrantzia duela esan genezake. Hori dela eta, euskara dakiten helduek euskaraz mintzatzen badute, hurrengo belaunaldiak ere euskaraz arituko dira, hauen ingurukoek hau egitera bultzatzen dituztelako.
Jarraitzeko, eskoletan dagoen D ereduaren garrantzia azpimarratu nahiko genuke. Hezkuntzari esker, aurrera-pauso asko eta oso garrantzitsuak eman dira euskarari dagokionez. Gurasoek euskaraz ez dakiten arren, beraien seme-alabak eredu honetan matrikulatzea onuragarria dela uste dugu. Honi esker, euskararen mintzapena hedatu egin daiteke, modu honetara euskara hizkuntza bultzatuz eta euskal hiztun gehiago sortuz.
Azkenik, kontutan hartzekoa dela uste dugu, gizartean dagoen arau nagusiak azpimarragarritasuna daukala, honen baitan jende gehiago arituko baita euskaraz. Arau nagusia euskara erabiltzea bada, gehienak hau erabiliko dugu. Helduek euskararen erabilera bultzatzea ekar dezakegu arau sozial hauei esker, eta honekin, gazte eta haurren kopuru handiagoak mintzatuko du euskaraz.
Carballa Perez, Maialen.
Fernández Ruiz, Jessica.
Fernández Sánchez, Laura.
García Pérez, Carla.
Hurtado Maniega, Laura.
GA1
Comentarios
Publicar un comentario