BESTEAK ETA NI: 4. ETA 5. SAIOETAKO HAUSNARKETAK
4. SAIOA: HAUSNARKETA. Aurreko saioan tolerantzia, errespetua eta enpatiari buruz aritu gara. Ariketa ezberdinen bidez, termino hauen definizoa barneratzea eta desberdintzea lortu dugu, ariketa hauen helburuetako bat kontzeptu hauek hobeto ulertzea izan baita. Bestalde, gure ikuspuntu kritikoa eraikitzeko aukera izan dugu, eta gainera. Saio honetan, tolerantzia, errespetua eta enpatia zer diren galdetu ziguten eta hauei definizio bat eman behar izan genien. Honekin, bakoitzak zein ideia edo bururapen dauzkagun jakiteko modu egokia dela pentsatzen dut, ondoren, definizio zehatzarekin alderatuta dauzkagun ideiak zeintzuk diren jakiteko. Gure enpatia eta tolerantzia maila zein den neurtzeko asmoarkein, bi post it-etan zenbaki bat jarri behar genuen, gure tolerantzia, errespetu eta enpatia maila zein den idatziz, irakasleak jarritako esaldi batetan oinarrituz. Bukaeran, berriro ere esaldi berdinen inguruko enpatia, tolerantzia eta errespetu maila neurtzeko edo aldatuko genukeen jakite