KIKE AMONARRIZEN HITZALDIA
KIKE AMONARRIZEN HITZALDIAREN HAUSNARKETA Kike Amonarrizen hitzaldia entzun eta gero, hainbat gauzetaz ohartzeaz gain, zenbait ondorio atera ditugu. Izan ere, gaur egun, euskal eskoletan geroz eta aniztasun handiagoa dago hizkuntzei eta kulturei dagokienez. Honek, hizkuntzen aniztasun eta kultura aniztasun handia egotea dakar. Hasteko, Kike Amonarrizek aipatu zuen bezala, euskarari dagokionez, maila baxuago batean kokatzen dugu, gaztelera eta ingelesa honen gainetik ipiniz. Honek, euskararen minimizazio edo desbalorizazioa ekartzen du, ingelesa eta gaztelania maila altuago batean ipintzen ditugulako. Honen ondorioz, oso garrantzitsua kontsideratzen dugu euskararen erabilera bultzatzea, hau baztertuta gera ez dadin, eta pertsona gehiago honekin familiarizatu daitezen. Ildo beretik jarraituz, funtsezkoa iruditzen zaigu gure generazioak eta hurrengoak, euskararen erabileran urrats eta pauso sendoak ematea. Izan ere, urrats sendo hauek ematen ez badira, hurrengo belaunaldiak helduek e