HitzKeta Proiektua Gaurko IKTko klasean, HitzKeta proiektua osatzen duten kideekin egoteko aukera izan dugu, beraz, proiektu honen berri izan dugu. 2017-1018 ikasturtean jarri zen martxan eta proiektu honen helburu gisa, haurrentzako olerki, liburu edota abestiak zabaltzea da, betiere euskara eta euskal kultura bultzatzeko asmoarekin. Hasiera batean, Donostiako Irakasle Eskolako lau kideren lan soil bat zen baina, azkenean, aurrera eramateko erabakia hartu zuten. Izan ere, baita teknologia berriak ere erabiltzea pentsatu zuten, modu honetara euskarazko literatura eta musika lantzeko baliabideak gainerako pertsonei helduz eta erakutsiz. Hori horrela izanda, Haur Hezkuntzako etapara ez ezik, musika eta literaturara ere bideratzea erabaki zuten. Hortaz, hau guztiaren lanketa bat egin ondoren, HitzKeta Proiektuaren web gune bat sortzeko ideia izan zuten, honekin, edozein adinetako pertsonei gerturatuz. Sortutako web-gune honetan, euskarazko literaturari buruzko bilduma bat ...
Comentarios
Publicar un comentario