BEGI-SARE ELKARTEAREN HITZALDIA.




Begisare Elkartearekin egon gara fakultatean, ikusmen- urritasunaren inguruko saio bat eskaini digute. Hizaldi honetara, ikusmen- urritasuna duten bi pertsona etorri dira eta beraien experientzia kontatu digute. Horretaz gain, zenbait ikusmen-urritasun desberdinak azaldu dizkigute.

Saioari hasiera emateko, erabat itsua den neska baten egunerokotasuna nolakoa den ezagutu genuen. Gainera, ikusmen-urritasunaren inguruko teoria azaldu digu modu honetara, urritasun hauek hobeto uler ditzagun. Hau entzun ondoren, hainbat ondorio atera ditugu. Izan ere, gure taldekieei asko hunkitu gaitu pertsona honen bizitza nondik norakoa den eta egun, askoz gehiago ulertzen dugu beraien egoera. Saioarekin jarraitzeko, beste ikusmen- urritasuna duen, zehazki erretinosi pigmentarioa, pertsonarekin egon gara. Pertsona honen egoera ezagutu dugu eta bere eta beste zenbait urritasun gehiago lehengo pertsonan bizitzeko aukera izan dugu, betaurreko birtual batzuen bitartez. 

Beraz, informazio hau barneratu ondoren, gogoeta bat egin dugu. Lehendabizi, ikusmen- urritasuna duten pertsonak direla ohartu gara, hau da, edozein urritasunaren gainetik, pertsonak direla azpimarratu nahiko genuke. Honekin, gainerako pertsonak bezala, beste zenbait behar sozial dituztela azaleratu  nahi dugu. 

Bestalde, askotan arazoa beraiek ez direla konturatu gara, hau da, gehienetan arazoa gainerako pertsonak garela esan genezake. Izan ere, bizi garen gizarteak desberdinak diren pertsonak onartzeko zailtasunak ditu. Hau ekiditzeko, pertsona guztiak modu egokian hezitzea funtsezkoa iruditzen zaigu.

Amaitzeko, hau guztia gerta ez dadin beraiek eman ziguten gomendioetako bat, gainean daramaten txapan fijatzea izan zen. Modu honetara, pertsona hauek ikusmen- urritasun bat dutela erreztasunez antzeman dezakegu.

Oso interesgarria iruditu zaigun bideo bat jarraian ipiniko dizuegu ikus dezazuen:

https://www.youtube.com/watch?v=gUaC4o1fUfA 


Comentarios

Entradas populares de este blog

ACTIVIDAD QUINCE.

ANIZTASUNA ETA HIZKUNTZA IPUIN LANKETA

UNRWA